Gizartea -

Bizkaia

Tren zerbitzua etenda egon da Zornotza eta Lemoa artean, Euskotrenen konboi bat errailetatik atera baita

Bi udalerrien artean autobusez eskaini dute zerbitzua, "arazorik gabe", Euskotrenek zehaztu duenez. 18:30 aldera berrezarri dute tren zerbitzua.

Errailetik ateratako konboia. Argazkia: EITB Media
Errailetik ateratako konboia.
Euskotreneko unitate bat trenbidetik atera da Zornotzan

0:29

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek Lemoa eta Zornotza artean (Bizkaia) eskaini ohi duen tren zerbitzua etenda egon da gaur goizetik arratsaldera arte, konboi bat errailetatik atera eta gero. Erabiltzaileek autobusez egin dute ibilbide hori. 

Tren konpainiak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, unitate bat trenbidetik atera da Zornotzan, baina ez da inor zauritu. 

Tren zerbitzua berriro ezarri arte, konpainiak autobusak jarri ditu Lemoa eta Zornotza arteko ibilbidea egiteko, eta ez da arazorik sortu, Euskotrenen arabera. 

Azkenean, 18:30 aldera berrezarri da tren zerbitzua, eta egoera normaltasunera itzuli da.

Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du Lemoa eta Zornotza lotzen dituen BI-635 errepideko zati bat, Zornotzako Astepe auzotik Lemoaraino, itxita egongo dela 14:00etatik gauerdira arte

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Lemoa Arratia-Nerbioi