Gizartea -
Gipuzkoa
Merkantzia-tren bateko bost bagoi errailetik atera dira Pasaian
Gertakariaren ondorioz ez da inor zauritu, baina trenbideko zirkulazioan eragina izan du, hainbat atzerapen izan baitira.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Merkantzia-tren bateko bost bagoi errailetik atera eta irauli egin dira Pasaiako portuaren parean. Gertakariaren ondorioz ez da inor zauritu, baina trenbideko zirkulazioan eragina izan du.
Adifeko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 9:10ean izan da, Captrain enpresako merkantzia-tren bat errailetik atera denean, portuaren parean. 17 bagoiko tren baten azken bost bagoiak irauli dira.
Istripuak 3. eta 1. errailak erabilezin utzi ditu, eta, beraz, zirkulazioa 2. bidera mugatu da.
Renfeko arduradunek adierazi dutenez, zerbitzua mantendu egin da, baina goizean zehar "atzerapen puntualak" izan dira.