Gizartea -

Migrazioa

1.606 pertsona migratzaile iritsi dira Kanaria uharteetara joan den asteburuan

Larunbatean, Saharaz hegoaldeko 1.157 lagun heldu ziren, eta igandean, bost ontzitan, 449 pertsona migratzaile gehiago.

1.606 pertsona migratzaile iritsi dira Kanaria uharteetara joan den asteburuan
1.606 pertsona migratzaile iritsi dira Kanaria uharteetara joan den asteburuan
1.606 pertsona migratzaile iritsi dira Kanaria uharteetara joan den asteburuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerdian iritsi da pertsona migratzailez betetako asteburuko azken ontzia Hierrora. Guztira, 1.606 lagun heldu dira —inoizko kopuru handiena— Kanaria uharteetara ostiralaz geroztik.

Larunbatean, Saharaz hegoaldeko 1.157 lagun iritsi ziren; igandean, bost ontzitan, 449.

Goizaldean erreskatatu dituzte Hierrora iritsi den azken ontzi horretan zihoazen 229 pertsonak.

Aurretik, beste bi ontzitan, 59 eta 37 gizon heldu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanariak