Gizartea -
BEC
Hezkuntzako LEPko lehen probak hasi dira BECen, 4.862 hautagairekin
Hezkuntza Sailak 2.004 plazarako deialdia egin du LEP honen bidez: Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak, 746 plaza; Bigarren Hezkuntzako irakasleak, 1.245; Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, 9; eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleak, 4.
Agentziak | EITB MEDIA
Hezkuntza Sailaren Lan Eskaintza Publikoari (LEP) dagozkion lehenengo probak hasi dira, Barakaldoko BECen. Irakasleen lau kidegotan sartzeko prozesua abiatu dute, eta 4.862 hautagaik eman dute izena probak egiteko.
Hezkuntza Sailak 2.004 plazarako deialdia egin du LEP honen bidez: Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak, 746 plaza; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, 1.245; Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, 9; eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, 4.
Larunbat honetan, urriaren 21ean, Maisu-maistren Kidegoan sartzeko idatzizko proben txanda izango da.
Beste hiru kidegoetarako plazak esleitzeko probak leku berean egingo dituzte, urriaren 28an, eta 2.737 hautagaik eman dute izena horietan parte hartzeko.