Gizartea -
Nafarroako Auzitegi Nagusia
Tutoretzapeko adingabe bati sexu erasoa egin zion gizonari ezarritako bost urteko zigorra berretsi dute
Epaian, sexu delituagatik iragan maiatzean Lurralde Auzitegiak ezarritako gainerako zigorrak ere berretsi ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.
EITB MEDIA
Bost urteko espetxe zigorra ezarri zion Nafarroako Lurralde Auzitegiak 20 urteko gazte bati, Arangurengo hezkuntza zentroan 16 urteko tutoretzapeko neskato bati sexu erasoa egiteagatik, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du kondena.
Epaian —Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkeztu dezakete oraindik— sexu delituagatik iragan maiatzean ezarritako gainerako zigorrak ere berretsi ditu.
Hala, auzipetuak 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta harengandik gutxienez 300 metrora egon, zortzi urtez. Gainera, "zaintzapeko askatasuna" izango du zazpi urtez, kartzelatik ateratzen denetik aurrera.
2020ko otsailean sartu zen 16 urteko gaztea Arangurengo hezkuntza zentroan, neurri judizial batek aginduta, eta han ezagutu zuten elkar.