Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat hil dute tiroz Baionan

Fiskaltzaren iturrien arabera, baliteke gertaera droga-trafikoarekin lotuta egotea.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizon bat tiroz hil dute Baionan, droga-trafikoarekin zerikusia izan dezakeen gertaera batean, Fiskaltzako iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez.

Gertaera Biarnes kalean izan da, Sainte-Croix auzoan, 17:00ak aldera.

Fiskaltzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak