Gizartea -

Trafiko istripua

Motozale bat hil da AP-8an, Errenterian, auto bat jota

Arratsaldeko bostak inguruan gertatu da ezbeharra. Istripuaren ondorioz errepidea erabat itxi dute Irungo noranzkoan, baina, 19:30ak aldera, berriro ireki dute.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da igande honetan AP-8 errepidean, Errenteria parean, auto baten aurka talka eginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 16:45ean gertatu da, Astigarragako saihesbidean, Irungo noranzkoan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motor batek eta auto batek talka egin dute.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta motor-gidaria suspertzen saiatu dira, baina, azkenean, bertan hil da, iturriek zehaztu dutenez.

Errepidea itxi egin dute Irunerako noranzkoan, baina, 19:30ak aldera, berriro ireki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Errenteria Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur Errepideko istripuen biktimak