Gizartea -
Nafarroa Oinez
Nafarroa Oinez hartuko du Etxarri Aranazek gaur
Nafarroako ikastolen jaia euskararen aldeko aldarrikapenen aldekoa ere bada. EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
EITB MEDIA
Hotsein! lelopean, igande honetan, urriak 8, ospatuko da 2023ko Nafarroa Oinez jaia, Etxarri Arantzen, eta, ohi bezala, EITBk txoko berezia izango du
Jarduerez, paisaiaz eta eguraldi onaz gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Nafarroa Oinez jaia euskararen aldeko aldarrikapenen bozgorailu izango da.
Ibilbidea Etxarri Aranatzen dago, ia 3 kilometro luze da eta hiru gunetan banatuta egongo da: Utzubar Txiki, Arluzepe eta Batzeta.
Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da. Hala, EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
13:00etatik aurrera, berriz, "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Andra Mari Ikastola 1969an sortu zen 12 ikaslerekin eta gaur egun 250 familia eta 409 ikasle ditu. Ikastetxearen helburua Bigarren Hezkuntzako eraikina eraberritzea da.
Haur programazioa bereziki zaindu da, baina adin nagusikoentzat ere oso aukera interesgarriak daude. Zuzeneko musikaz gozatzeaz gain, Nafarroa Oinezera datozen gazteek Erronka izeneko probak jarraitu ahal izango dituzte.
Aurten aplikazio berri bat sortu da, informazioa eskuragarriagoa izan dadin. Gainera, beti bezala, ibilbidean osasun guneak, puntu morea, edoskitze guneak eta informazio guneak egongo dira.
Azkenik, Nafarroa Oinezekin kolaboratu nahi izanez gero, dohaintzak egiteko hainbat bide daude:
- Bizum bidez: 03259 edo Nafarroa Oinez Fundazioa erabiliz.
-Caja Laboral: ES33 3035 0116 9111 6002 4109
-Rural Kutxa: ES16 3008 0093 6347 5831