Gizartea -

Nobel sariak

Agostini, Krausz eta L'Huillier, Fisikako Nobel saridunak attosegundoekin egindako esperimentuengatik

Konkretuki, attosegundoen iraupeneko argi-pultsuak sortu dituzte, elektroiek materian duten dinamika aztertzeko. Aurkikuntzak elektronikan eta medikuntzan izan ditzakeen aplikazioak nabarmendu ditu Akademiak.

Pierre Agostini, Ferenc Krausz eta Anne L'Huillier. Argazkia: EFE
Pierre Agostini, Ferenc Krausz eta Anne L'Huillier. Argazkia: EFE
Pierre Agostini, Ferenc Krausz eta Anne L'Huillier. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko Fisikako Nobel saria Pierre Agostini, Ferenc Krausz eta Anne L'Huillier fisikarientzat da, attosegundoen iraupeneko argi-pultsuak sortzeko metodo berriengatik, Suediako Zientzien Akademiak gaur jakinarazi duenez.

Akademiak nabarmendu duenez, sarituek ikertutako metodo horiek elektronikan eta medikuntzan izan ditzakete aplikazioak.

Agostini Frantzian jaio zen 1968an, eta Ohioko Unibertsitateko (AEB) irakaslea da. Krausz Hungarian jaio zen 1962an, eta Alemaniako Max Planck Institutuan dihardu lanean. L 'Huilllier Frantzian jaio zen 1958an, eta Lundeko Unibertsitatean (Suedia) ikertzen ari da.

Saria eman aurretik, mundu zientifikoak balioetsi egin du hirurek iraultza eragin dutela fisikan, fenomeno subatomikoak orain arte gizakiak harrapatu duen denbora-eskala laburrenean behatu ahal izateko.

Akademiak azpimarratu duenez, hirurek "atomo eta molekulen barruan elektroien mundua esploratzeko tresna berriak eskaini dizkiote gizateriari".

Fisika sariaren iragarpenak Medikuntzakoari hartu dio lekukoa; izan ere, atzo, Katalin Kariko eta Drew Weissman saritu zituzten covid-19aren aurkako mRNA txertoen inguruan egindako ikerketengatik.

Datozen egunetan, Kimika, Literatura, Bakea eta Ekonomiakoak iragarriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Frantzia Nobel sariak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Hungaria