Gizartea -
Lurrikarak
2,2 eta 2 graduko mugimendu sismikoak izan dira Nafarroan goizaldean
Abaurregaina eta Abaurrepea herrietan izan dira mugimenduak, eta asteazkenean Espartza Zaraitzun izandakoari gehitu behar zaizkio.
Agentziak | EITB Media
Nafarroak 2,2 eta 2 graduko mugimendu sismikoak erregistratu ditu goizaldean, Geografia Institutu Nazionalak bildutako datuen arabera.
Lehenengoa, 2,2ko magnitudekoa, 03:48an izan da, Abaurrepean, eta, minutu batzuk geroago, 03:52an, bestea, kasu honetan 2 magnitudekoa, Abaurregainan nabaritu da.
Joan den asteazken goizaldean, 03:47an, Espartza Zaraitzun izandakoari gehitu behar zaizkio biak. 2,1eko magnitudea izan zuen horrek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea