Gizartea -

Trafikoa

Errei bat itxita AP-8an, Deba parean eta Irungo noranzkoan

Kamioi batek zama galdu du, eta atzetik zihoan auto batek horren kontra jo. Eskuineko erreia itxita dago, baina dagoeneko bukatu dira auto ilarak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek zeraman zamaren zati bat galdu du gaur goizean AP-8an, Deba (Gipuzkoa) parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Atzetik zihoan auto batek zama horren kontra egin du talka. Zorionez, ez da inor zauritu, baina errei bat itxi behar izan dute. 

Ezbeharra 08:45ean jazo da aipatu autobideko 56. kilometroan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Deba Albisteak A-8 Autobidea