Gizartea -

GIPUZKOA

Hiru gizon espetxeratu dituzte, Beasainen gizon baten etxean sartu eta hura hiltzen saiatzeagatik

Asteartean, hiru pertsona gizon baten etxean sartu ziren, eta, arma zuri bat erabiliz, zauri arinak eragin zizkioten besoetako batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxera bidali dituzte Beasainen gizon baten etxean sartu, eta hura hiltzen saiatzea egotzita atxilotutako 27, 34 eta 37 urteko hiru gizonak.

Asteartean gertatu zen, 21:45 aldera. Lehen ikerketen arabera, hiru gizon biktimaren etxean sartu ziren, eta, arma zuri bat erabiliz, zauri arinak eragin zizkioten besoetako batean. 

Ertzaintzak ustezko hiru erasotzaileetako bat tokian bertan identifikatu eta atxilotu zuen, eta beste biek ihes egin zuten.

Ikerketak aurrera egin zuen, eta atzo arratsaldean atxilotu zituen Ertzaintzak ihes eginda zeuden beste bi gizonak.

Hiru atxilotuei bizilekua bortxatzea eta hilketa saiakera leporatzen diete.

Behin izapideak amaituta, Tolosako Guardiako epailearen aurrera eraman zituzten, eta atxilotuak Gipuzkoako Espetxean, Martutenen, sartzeko agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Delituak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Beasain albisteak Eguneko albisteak Goierriko albisteak