Gizartea -

Donostia

Donostiak Euskal Jaiekin egin dio agur udari

Abuztuaren 30ean hasiko dira eta irailaren 10era arte iraungo dute. Donostia Festakek 60 ekitaldi prestatu ditu mota guztietako publikoarentzat: sagardo eguna, erromeriak, bertsolaritza saioak, azokak, lehiaketak…

Donostiako 2023ko Euskal Jaien aurkezpena. Argazkia: Donostiako Udala
Donostiako 2023ko Euskal Jaien aurkezpena. Argazkia: Donostiako Udala
Donostiako 2023ko Euskal Jaien aurkezpena. Argazkia: Donostiako Udala

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udari amaiera emateko, Donostiako Udalak Euskal Jaiak aurkeztu ditu gaur. Asteazkenean hasi eta irailaren 10era arte iraungo dute, eta Donostia Festakek 60 ekitaldi antolatu ditu mota guztietako publikoarentzat.

Urtero bezala, Kontxako Banderarekin hasi eta amaituko dira, eta sagardo dastaketa, erromeriak, bertsolaritza saioak, azokak, lehiaketak eta abar izango dira 11 egun horietan zehar.

Aurtengo lehenengo ekitaldietako bat Sagardo Eguna izango da; irailaren 2an izango da, goizean, Konstituzio plazan.

Gaztelu Eguna

Larunbatean, irailaren 9an, 1813an hiria suntsitu ondoren Donostia berreraikitzeko ekimena oroitzeko ekitaldia egingo da. 11:30ean hasiko da, Trinitate plazan, eta hamaika jarduera izango dira egun osoan Alde Zaharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako azken albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Jaiak Aisia Euskadin