Gizartea -

Rubiales auzia

Luis Rubialesek ez du dimisiorik aurkeztuko

Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ez duela kargua utziko esan du Las Rozasen (Madril) egin den Ezohiko Batzar Nagusian.

Luis Rubiales ostiral honetako bileran. Argazkia: EFE
Luis Rubiales ostiral honetako bileran
Luis Rubialesek iragarri du ez duela dimisioa emango Espainiako Futbol Federazioko presidente gisa

1:17

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidenteak ez du dimisiorik aurkeztuko, Las Rozasen (Madril) ostiral honetan egin den Ezohiko Batzar Nagusian adierazi duenez. Munduko Txapelketaren finalean Jenni Hermoso jokalariari ezpainetan emandako musuak politika zein gizarte arloan eragindako aldarrien ostean eman du erabakiaren berri. 

"Bat-batekoa, elkarrekikoa, euforikoa eta baimendua izan zen. Baimendua izan zen, jokalari horrek penalti bat huts egin zuen, eta nik harreman estua du taldekide guztiekin, familia gisa egon gara hilabete bat baino gehiago eta oso une maitekorrak bizi izan ditugu", esan du egindako agerraldian.

"Beste modu batera saltzen ari diren arren, musuan ez dago desirarik, ezta nagusitasunik ere. Hedabide askotan bestela saltzen ari dira, Tebas jaunak menderatzen dituenetan zein feminismo faltsuari ohore egiten dietenetan. Herrialde honetako gaitz handia da hori. Bat-batekoa, elkarrekikoa, euforikoa eta baimendua izan zen", esan du. "Jennik anekdota bat izan zela esan zuen. Bitxikeria horretatik abiatuta, ordea, presioak hasi ziren, jokalaria isilik geratu zen, eta, ondoren, benetan ulertzen ez dudan oharra iritsi zen. Hemen ez dira justizia egiten saiatzen ari, hori gezurra da, nire aurkako gizarte erailketa egiten ari dira, ni hiltzen saiatzen ari dira", jarraitu du Rubialesek.

Rubialesen kontakizuna

"Lurretik altxa ninduen, ia erori ginen, eta lurrean uzterakoan, elkar besarkatu eta besoetara jaso ninduen, bere gorputzera hurbildu eta penaltiaz ahazteko esan nion. Crack bat nintzela esan zidan. Orduan musutxo bat emateko galdetu nionean, onartu egin zuen. Saihetsaldean eskukada bat eman eta barrez joan zen. Hori da gertatu zena".

Horrenbestez, ez duela dimisioa aurkeztuko adierazi du, txalo artean.

Legezko neurriak

Agerraldian iragarri duenaren arabera, "legezko neurriak" hartuko ditu, "gizarte erailketa bat" egiten ari direlako. Hala, epaitegietara joko duela esan du, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeak eta Irene Montero Berdintasun ministroak egindako matxismo akusazioez defendatzeko.

"Feminismo faltsuak ez du justizia eta egia bilatzen, ez zaizkio pertsonak axola. Beste behin diot, hilketa bat prestatzen ari dira domina jarri eta aurrera egiten ari direla esateko. Baina horrela ez dugu aurrera egingo; guztiz kontrakoa egiten ari gara. Lauzpabost egun pasa dira Mundialeko garaipenagatik zoriondu gaituzten arte. Hori bai, gizon bat hiltzen saiatu dira lehen egunetik, ez zaizkie pertsonak axola", aipatu du. 

Luis Rubiales: ''Feminismo faltsua gaitz handia da gizartearentzat''
Luis Rubiales: ''Feminismo faltsua gaitz handia da gizartearentzat''
Luis Rubiales: ''Feminismo faltsua gaitz handia da gizartearentzat''

0:34

"Yolanda Diaz, Montero eta Belarra andereek eta Echenique jaunak honela definitu dute gertatutakoa: 'iraina', 'sexu indarkeria', 'baimenik gabe'... Gakoaren zati bat diot berriz: 'baimenik gabe' eta 'erasotu'. Jaungoikoaren izenean, zer pentsatuko ote dute benetan sexu erasoak jasan dituzten emakumeek? Zein izango ote da benetan behartu duten emakume baten iritzia?", hausnartu du Espainiako Futbol Federazioko presidenteak.

Ondoren gaineratu duenez, "Nitaz hori esan duten pertsonei esan nahi diet defendatu egingo dut neure burua. Edozein espainiar bezala, defendatu behar den tokian: epaitegietan. Pertsona horien aurkako legezko neurriak hartuko ditut".   

"Eta noski, betikoaren txotxongiloak daude horien atzean, beti agertzen diren lau edo bostak; salaketa bat, adierazpen bat, etab. Badakigu nortzuk diren, ezagutzen ditugu", adierazu du. Espainiako futbolak oso ondo daki nor den nor. Feminista faltsuek suntsitzen dituzte txapeldun izateagatik zoriondu ez gaituztenak", azpimarratu duenez.

Barkamena

Palkoan egindako keinua sentitzen duela ere esan du, Jorge Vilda entrenatzaileari zuzenduta zihoala argituta. Orduan, kontratua berritzeko eta soldata 500.000 eurora igotzeko proposamena egin dio agerraldian.

"Barkamena eskatu nahi dut palkoan gertatu zenagatik, eurofia une batean gorputzeko atal horri eutsi niolako Jorgek eta biak asko pasa dugu elkarrekin azken urtean, eta beste maila batean, niri egin nahi izan didaten gauza bera egin nahi izan dizute. Gezurrezko hitzaldia. Asko sufritu eta irentsi dugu, baina batera egon gara", esan dio Vildari.

"Izugarri hunkitu nintzen, kontrola galdu eta eskuak horra emateraino, partida irabazi eta garaipena eskaini zenidanean. Barkamena eskatu nahi diet erreginari, infantari eta errege-etxeari, baita minduta sentitu diren guztiei ere. Sekula ez dut halako jarrerarik izan, emozioa handia zen, eta sufritutako guztia ere bai. Barkatu, ez dut nire burua justifikatzen".

Txaloak 

Zenbaitetan Rubialesen hitzak txalotu dituzte aretoan: besteak beste, egoraren errua "feminismo faltsuar"ri leporatu dion unean.

Espainiako Futbol Federazioko Batzarrean txalo artean eta zutik agurtu dute Luis Rubiales
Espainiako Futbol Federazioko Batzarrean txalo artean eta zutik agurtu dute Luis Rubiales
Espainiako Futbol Federazioko Batzarrean txalo artean eta zutik agurtu dute Luis Rubiales

0:44

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Munduko Futbol Txapelketa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa