Gizartea -
Donostia
Gazte bat larri zauritu da Ondarretako hondartzan olatu baten kolpea jasota
18 urteko gaztea hondartzako sorosleek artatu dute. Ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.
Agentziak | EITB Media
Gazte atzerritar bat larri zauritu da (muineko lesioa izan dezake) Donostiako Ondarreta hondartzaren ertzean olatu baten kolpea jaso eta buruarekin hondarra jo ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
18 urteko gaztea hondartzako sorosleek artatu dute. Ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.
Istripua arratsaldeko lehen orduan gertatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea