Gizartea -
Nafarroa
Ollokiko suteak kontrolpean jarraitzen du, fronte aktiborik gabe
Uneotan, indarrean dago Nafarroako Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Planaren 1. maila, eta lurreko taldea mantendu dute, freskatze lanetan.
Agentziak | EITB Media
Joan den ostiralean Olloki eta Altzuza artean 70 hektarea erre zituen baso sutea itzaltzeko lanetan ari dira oraindik, baina dagoeneko ez du fronte aktiborik.
SOS Nafarroaren arabera, Nafarroako Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Planaren (INFONA) 1. maila indarrean dago uneotan, eta Nafarroako suhiltzaileak, ingurumen teknikariak eta Nafarroako Gurutze Gorriko langileak lanean ari dira gaur goizean.
Goizean zehar ez dute jada makineria astunik edo aireko baliabiderik erabili, baina lurreko taldea freskatze lanetan ari da, ignizio berriak saihesteko.
Atzo fidantzarik gabe aske geratu zen sutearen ustezko erantzulea. Etxerik gabeko pertsona horri baso sute delitua egotzi dio epaileak, zuhurtziagabekeriazko modalitatean. Izan ere, litekeena da gizonak piztutako zigarro batek sutea eragin izana, pilatutako lastoaren gainean erori baizitzaion.