Gizartea -

Sexu erasoa

Sei gizon atxilotu dituzte Mallorcan talde bortxaketagatik

Atxilotuak Alemaniako sei gazte turista dira eta larunbatean pasako dira epailearen aurrera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak sei gizon, 20 urte inguruko turista alemaniarrak, atxilotu ditu, Playa de Palmako (Mallorca) hotel batean herrialde bereko neska gazte bat taldean bortxatzea leporatuta.

Atxilotuak Polizia Nazionalaren Palmako egoitza nagusian dauzkate eta epailearen aurrera larunbatean pasako direla aurreikusten da. Polizia Nazionalaren Familiak eta Emakumeak Artatzeko Unitatea (UFAM) ari da gertatutakoa ikertzen.

Erasoa atxilotuak ostatu hartzen ari ziren hotelean gertatu zen ostegun goizaldean. Neskak hoteleko langileei laguntza eskatu zien eta Polizia Nazionaleko agenteak haien deia jaso ondoren bertaratu ziren.

Goizeko 03:40ak aldera bost gazte atxilotu zituzten hotelean bertan. Seigarrena, berriz, handik ordu batzuetara atzeman eta atxilotu dute.

Biktima osasun-etxe batean artatu zuten lehendabizi. Ondoren, Son Llatzer unibertsitate-erietxera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Balearrak azken ordukoa Sexu erasoak