Gizartea -
Bizkaia
Gizon bat hil da Mundakan traktorearekin lanean ari zela BI-2235 errepidera amilduta
Ezbeharra eguerdia pasatxo jazo da, baserritarra errepidetik gertu dagoen landa batean lanean ari zenean. Antza, ibilgailua irauli eta bidera jausi da. Oraingoz ez dute lan istriputzat jo.
Agentziak | EITB Media
Gizonezko bat hil da gaur Mundakan (Bizkaia), traktorearekin lanean ari zela, BI-2235 errepidera amilduta, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi du Ertzaintzak Gernikarako noranzkoan.
Istripua 12:30ean jazo da. Baserritar bat ibilgailuarekin zebilen errepide ondoko landa batean lanean, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, traktorea irauli eta bidera erori da.
Gidaria traktorearen barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertan hil da.