Gizartea -
Euskotren
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburu honetan
Tren horiek azarora arte egongo dira martxan, eta larunbatero eta igandero izango dira irteerak. Parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar da, bidaia egiteko aukeratutako eguna eta ordua baino 72 ordu lehenago.
EITB Media
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburu honetan. Lurrun-trenaren denboraldi erregularrean egingo dituzte irteerak, larunbatero eta igandero, azarora arte.
Lurrun-trenak museotik (Azpeitia) irtengo dira, eta Lasaorako ibilbidea egingo dute. Lehen irteerak asteburu honetan egingo dituzte, eta hurrengo asteburuetan ordutegi bera izango dute:
- Ekainak 24, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
- Ekainak 25, igandea: 12:00etan.
Ekimenak 'Egun batez sugin' izateko aukera ematen du, lokomotor baten kabinan joan-etorriko bidaia osoa egiteko. Bertan, lurrun-makina martxan jartzeko prestatze-lan guztiak egiten diren bitartean, sugina makinistarekin batera egongo da.
Nola har dezaket parte?
Esperientzia bizitzeko, museoa@euskotren.eus helbide elektronikoaren bidez egin behar da erreserba, bidaia egiteko aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago gutxienez. Ekimen honetan parte hartzeko, 50 euro ordaindu behar dira.