Gizartea -
Trafiko aldaketak
Ekainaren 28tik uztailaren 1era trafiko aldaketa garrantzitsuak aurreikusi dituzte Bilbon, Tourragatik
Aldaketa handienak larunbatean, uztailaren 1ean, izango dira, lehen etapa Bilbon hasi eta amaituko baita. Errepide nagusiak ibilgailuentzat itxiko dituzte, larrialdietako zerbitzuentzat izan ezik.
EITB MEDIA
Frantziako Tourraren 110. edizioko lehen pedalkadek Bilbo dute irteera eta helmuga, eta horrek eragina izango du zirkulazioan.
Ekainak 28, asteazkena
Bilbon, ekainaren 28ko (asteazkena) arratsalde gauean hasiko dira trafiko aldaketak, kamioiak Etxebarria parkera iristearekin batera. Bertan, eremu teknikoa eta uztailaren 1eko (larunbata) 2023ko Frantziako Tourraren lehen etaparekin lotutako elementuak jarriko dituzte. Hori dela eta, Zumalakarregi Etorbideko sarbidea itxiko dute 20:00etatik 04:00etara (Guridi Musikaria eta Zabalbide artean).
Ekainak 29, osteguna
Ostegunean, hilak 29, taldeen aurkezpen ofiziala egingo dute Guggenheim Bilbao Museoaren zabalgunean. Abandoibarra Etorbidean (Jesusen Bihotzetik Uribitartekobiribilguneraino) trafiko-mozketak 09:00etatik 23:00etara egingo dituzte. Aurreko egunean, ekainaren 28an, murrizketak egongo dira Abandoibarra etorbidekoerreietako batean, 18:00etatik 20:30era, gutxi gorabehera.
Bestalde, San Mames zabalgunearen perimetroan zirkulazioa etengo dute, arratsalde-gauez, logistika-kamioien eta irteeraren ardura duten muntaketa-ekipoen iritsieragatik. Hala, itxita egongo da larunbateko 17:30ak arte.
Ekainak 30, ostirala
Irteera neutralizaturako eta helmugarako hesia ostiraletik larunbaterako gauean jarriko dute, 00:00etatik 06:00etara gutxi gorabehera, eta, beraz, bi ibilbideetakokaleek zirkulazio-murrizketak izango dituzte denbora horretan.
Uztailak 1, larunbata
Trafikoaren gaineko aldaketa handienak larunbatean, uztailak 1, izango dira, Grand Depart Pays Basque – Frantziako Tourreko lehen etapa, Bilbon hasi eta amaituko baita. Errepide nagusiak ibilgailuentzat itxita egongo dira, larrialdietako zerbitzuentzat izan ezik.
Trafiko-mozketak ordu tarteka ezarri eta antolatuko dituzte. Horrela:
• Bilborako San Mameseko sarbidea itxita egongo da 06:30etik 14:00etara.• Artxandako tunelak, Txorierritik hasita, itxita egongo dira 06:30etatik 18:30era Ugaskorako bidean (Deusturako noranzkoan); Begoñatik, berriz, 24 ordu iraungo du mozketak (ekainaren 30eko 22:00etatik hilaren 1eko 22:00etara). Eta tuneletatik Salberaino (Errekalde Zumarkalerako noranzkoa), mozketa 08:30etatk 14:00etara egingo dute.• Enekuriko sarbideak arian-arian itxiko dituzte 08:00etatik aurrera, eta 18:15ak aldera normaltasuna berreskuratuko da.• Bilborako N-634 errepideko sarbidea Ibarsusi parean itxita egongo da 08:00etatik 22:00etara.• Zumalakarregi Etorbidean zirkulazio-murrizketak egongo dira ostiraleko 22:00etatik, eta helmugaren azken ibilbidea erabat itxita egongo da, larunbateko 12:30etik uztailaren 2ko (igandea) 18:00etara.