Gizartea -

Indarkeria matxista

Nerabe talde batek sexu erasoa egin die 14 urteko bi neskatori Logroñon

Igandean gertatu zen erasoa, parte zaharretik gertu. 14 urtez azpiko ustezko erasotzaileak gurasoen zaintzapean utzi dituzte. Adin horretatik gorakoak, berriz, atxilotu egin dituzte. Oraindik ez dago argi zenbat gazteren artean egin zuten erasoa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 eta 16 urte bitarteko hamar-hamabi nerabek bi adingaberi Logroñon egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Polizia.

Igandean gertatu zen erasoa, Nafarroa etorbidean, parte zaharretik gertu, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Lehen datuen arabera, dirudienez, erasotzaileak lokal batean geratu ziren biktimekin. Bi neskatoak 20:15 inguruan iritsi ziren bertara, eta heldu eta gutxira jasan zuten sexu-erasoa.

Ordu eta erdi geroago, neskato biek Logronoko Udaltzaingoaren patruila batekin egin zuten topo kalean, eta jazotakoaren berri eman zieten agenteei.

14 urtez azpiko ustezko erasotzaileak gurasoen zaintzapean utzi dituzte. Adin horretatik gorakoak, berriz, atxilotu egin dituzte. Oraindik ez dago argi zenbat gazteren artean egin zuten erasoa.

Ikerketa isilpean ari dira egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Errioxa