Gizartea -

Larderoko (Errioxa) krimena

Epaimahaiak Francisco Javier Almeida errudun jo du, 9 urteko ume bati sexu-erasoa egitea eta hiltzea egotzita

Herri-epaimahaiak frogatutzat jo du umea ezin izan zela defendatu, baita akusatuak erabilitako muturreko indarkeria ere.

Francisco Javier Almeida akusatua epaiketan zehar. Argazkia: EFE
Francisco Javier Almeida akusatua epaiketan zehar.
Francisco Javier Almeida akusatua epaiketan zehar. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaimahaiak Francisco Javier Almeida errudun jo du aho batez, sexu-erasoa eta hilketa leporatuta. Errioxan, Logroñoko Lurralde Auzitegian, martxoaren 20an hasi ziren epaitzen Francisco Javier Almeida, 2021eko urriaren 28an Alex 9 urteko mutikoari sexu erasoa egitea eta hiltzea leporatzen dioten gizona.

Alex mutikoaren hilketak sumindura eragin zuen, aurretik ere eginak zituelako antzeko delituak. Izan ere, 2021eko urrian baldintzapeko askatasunean zegoen Almeida. 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 1998an emakume bati sexu erasoa egin eta hiltzeagatik. 1993an, zazpi urteko beste zigor bat ezarri zioten adingabe bati eraso egitea egotzita. 

Herri-epaimahaiak, eztabaidatu ondoren, frogatuta ikusi du Alex ezin izan zela defendatu, baita akusatuak erabilitako muturreko indarkeria ere.

19:15 aldera irakurri du epaimahaiak sententzia Lurralde Auzitegian. Martxoaren 20tik aurrera, zazpi saiotan, Almeidaren aurkako epaiketa egindute. Akusatuak, hitz egiteko azken txandan, epailearen aurrean esan zuen "benetan" damutzen zela, eta desenkusatu egin zen "fantasia" bat etorri zitzaiolako.

Epaimahaiko bederatzi kideek asteazken eguerditik bakartuta zeramatzaten egindako galderei erantzuteko.

Bozeramaileak epaimahaiaren erabakia irakurri du. Horren arabera, gainera, ez diote kondena zigorra etengo, eta epaian ez da jaso akusatua indultatzeko aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak Sexu erasoak Krimenak azken ordukoa Errioxa gaur