Gizartea -

Mutriku

Indarkeriazko lapurreta Mutrikuko baserri batean, delinkuentziaren aurkako manifestazio baten atarian

Ertzaintza goizaldean jazotako gertakaria ikertzen ari da. Antza, bi pertsona zauritu dituzte labanaz. Gaur arratsaldean, hain zuzen ere, Mutrikuko herritarrak kalera aterako dira azken hilabeteetan herrian areagotzen ari den delinkuentziaren aurkako protestan.

Mutrikuko irudia. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Mutrikuko irudia. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Mutrikuko herritarrak kalera atera dira pairatzen duten delinkuentzia salatzeko

0:28

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mutrikuko baserri batean indarkeriazko lapurreta egin dute gaur goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 

Ertzaintza kasua ikertzen ari da, baina oraingoz ez dago inor atxilotuta ostiraleko 03:00ak aldera izandako eraso horrekin lotuta.

Joseba Palenzuela alkateak Euskadi Irratiari esandakoaren arabera, bi pertsonari arma zuriz eraso diete eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte.

Horren hitzetan, delitu-gertakari hori enegarrena da azken hilabeteetan; izan ere, "lapurretak, eraso fisikoak eta drogak ugaritu dira, gaur goizean odola agertzeraino". Alkateak ez ditu erasoak kolektibo jakin batekin lotu nahi izan.

Udalak, hain zuzen ere, gaur, ostirala, 18:30ean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, eta argitu du bi helburu izango dituela gaurko protestak: "Batetik, herri modura bat eginda agertzea eta herritarrek elkarren babesa sentitzea, eta, bestetik, gertaera hauen egileek ikustea herria batuta dagoela eta herritar bati eraso egiten zaionean herri osoa dagoela herritar horren atzean".

Bi zauritu Mutrikun, baserri batean indarkeriaz egindako lapurreta batean
Bi zauritu Mutrikun, baserri batean indarkeriaz egindako lapurreta batean
Bi zauritu Mutrikun, baserri batean indarkeriaz egindako lapurreta batean

1:25
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Mutriku Lapurretak