Gizartea -

MARTXOAK 8

Eusko Jaurlaritzak berdintasunarekiko konpromisoa egunero adieraztera animatu ditu herritarrak

Nerea Melgosa Berdintasun sailburuak adierazpen instituzionala irakurri du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta lana "modu publiko eta aktiboan" egiteko deia egin du.

Nerea Melgosa sailburua. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Nerea Melgosa sailburua. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Berdintasunaren alde egunero borroka egiteko deia egin du Eusko Jaurlaritzak

2:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak herritar guztiak animatu ditu berdintasunarekiko konpromisoa egunero "modu publikoan eta aktiboan" adieraztera, eta, bereziki, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Martxoaren 8aren harira adierazpen instituzionala irakurri du Nerea Melgosa Berdintasun sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.

Testuan, Eusko Jaurlaritzak dio berdintasuna sustatzeko duen konpromisoa berretsi nahi duela, "ez bakarrik zeharka Jaurlaritzaren barruan, baita gure herriko gainerako erakunde eta gizarte-eragileekin elkarlanean arituz ere".

Aurten, Eusko Jaurlaritzak, aldundiek, udalek eta Emakundek "Emakumeak Gora!" kanpainarekin bat egin dute, elkarrekin gizarteari mezu bat helarazteko: "Erabaki eta lidergo postuetan emakume gehiago egotea ahalbidetuko duten baldintzak sortu behar ditugu".

Emakumeek bidean aurkitzen dituzten oztopoek ez dute zerikusirik prestakuntza edo lidergo faltarekin, Eusko Jaurlaritzaren arabera, "txikitatik ikasten ditugun genero eta rol estereotipoekin baizik".

"Emakumeak behar bezala prestatuta daude eta Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztien ia % 60 emakumeak dira", gaineratu du.

"Emakumeek duten ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izatea behar dugu. Justizia sozialagatik behar dugu, baina baita gizarte hobe bat eraikitzeko, horrela ikuspegi anitzagoa, aberatsagoa eta osoagoa izango baitugu, gizartea osatzen duten persona guztiak ordezkatuko dituena", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Emakumeen Nazioarteko Eguna