Gizartea -
Nafarroa
Gidari batek positibo eman du "narkotest"aren droga guztietan Corellan
Foruzaingoak jakitera eman duenez, gidariak positibo eman du marihuanan, anfetaminan, metanfetaminan, kokainan eta opiazeoan. 1.000 euroko isuna jarri diote, eta gida-baimenaren sei puntu kendu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Foruzaingoak ibilgailu bat geldiarazi du Corellan (Nafarroa), gidariari egindako testean droga guztietan positibo eman ostean.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, gidariak positibo eman du marihuanan, anfetaminan, metanfetaminan, kokainan eta opiazeoan.
Gidariari 1.000 euroko isuna jarri eta gida-baimenaren sei puntu kendu dizkiote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea