Gizartea -

TRAFIKOA

Konpondu dira hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ondorioz Txorierrin izandako trafiko arazoak

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 10:00ak inguruan izan da istripua, Zamudio parean. Bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Pertsona bat zauritu da.

Irudia: Ertzaintza
Irudia: Ertzaintza
Irudia: Ertzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilara luzeak —hiru kilometrorainokoak— sortu dira Txorierriko korridorean, Zamudio parean izan den istripu baten ondorioz. Bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, Barakaldoko noranzkoan, 10:00ak inguruan, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte istripua izan den tokian bertan.

Behin istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratuta, autoen joan-etorria bere onera etortzen hasi da, eta trafiko arazoak konponduta zeuden eguerdirako.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gutxienez pertsona bat zauritu da, kolpearen ondorioz. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Trafiko istripuen biktimak Istripua Txorierriko igarobidean gaur