Gizartea -

Koronabirusa

Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera

Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.

Isabel Rodríguez, Espainiako Gobernuko bozeramailea. Foto: EFE
Isabel Rodríguez, Espainiako Gobernuko bozeramailea. Foto: EFE
Isabel Rodríguez, Espainiako Gobernuko bozeramailea. Foto: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko bozeramaileak Isabel Rodriguezek musukoak ez direla beharrezkoak izango garraio pubikoak "oso laster" esan du gaur.

Behin betiko erabakia hartu aurretik, Txinatik datozen bidaiarien harira hartu ziren neurriek izan duten eragina aztertu nahi izan duela Gobernuak zehaztu du.

Zentzu horretan, alerten ponentzian etengabe lanean aritu direla eta Asiako herrialdeko koronabirus kasuen igoerak eta mugak zabaltzeak izan duten garapena gertutik jarraitzen aritu direla esan du.

Egindako jarraipenaren ondoren, inzidentziaren azken fasea aztertzen amaitzen dutenean, musukoak derrigorrezko izateari utziko diotela garraioan uste du Rodriguezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Metro Bilbao gertakaria Bizkaibus albisteak Lurraldebus albisteak Gasteizko tranbia albisteak gaur Bilboko tranbia Renfe azken ordukoa Koronabirusa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Osasun albisteak Maskarak gaur