Gizartea -

San Sebastian Eguna

20.000tik gora danbor astinduko dituzte Donostian, gogoangarria izango den ostiraleko hitzorduan

Inoizko San Sebastian egun jendetsuena izango da ostiralekoa. 158 danborrada ikusiko dira, Gipuzkoako hiriburuko auzo ezberdinetan banatuta.

2019ko Donostiako Danborrada. Artxiboko argazkia: EFE
2019ko Donostiako Danborrada. Artxiboko argazkia: EFE
2019ko Donostiako Danborrada. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 20.411 pertsonak hartuko dute parte San Sebastian Egunean. Inoizko jendetsuena izango da ostiral honetako hitzordua, Donostiako alkate Eneko Goiak jakinarazi duenez. Haren hitzetan, zazpi danborrada berri batuko dira festara; orotara, beraz, 158 egongo dira.

Prentsaurrekoan, Goiak eta Donostiako Kultur zinegotzi Jon Insaustik eman dituzte helduen danborradaren gaineko zertzelada guztiak.

Esan bezala, 158 danborrada ikusiko dira, Gipuzkoako hiriburuko auzo ezberdinetan banatuta. Emakumezkoak eta gizonezkoak nahastuta egongo dira danborrada horien % 94,30ean. % 5ean, berriz, ez da emakumezkorik egongo, eta bakar batean ez dute gizonezkoek parte hartuko.

Hala, 20.411 parte-hartzaile horietatik 9.181 (% 45) emakumezkoak izango dira, eta 11.228 gizonezkoak (% 55). 

Bestalde, Easo abesbatzak abestuko du sansebastianetako bandera igotzean, Konstituzio plazan. Halaber, aurreko edizioetan bezala, Kresala Dantza Taldea arduratuko da San Sebastian Martxaren koreografiak gidatzeaz.

Bandera jaisteak itxiko du 24 orduko festa. Auzoetako danborraden itzulera izango du horrek protagonista.

Haurren Danborrada ohi bezala egingo dute

4.731 haur -41 ikastetxe- aterako dira kalera, Sarriegiren Martxa lagun. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute banderaren igoera eta Danborrada bera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak