Gizartea -

eguraldia

Abisu horia prezipitazioengatik Bizkaian, astelehenerako

Euskalmetek 80 litro/m2-ra irits daitezkeen prezipitazioak aurreikusten ditu lurraldearen mendebaldean. Haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik ere abisu horia ezarriko da.

Abisu horia ezarriko dute Bizkaian euriteengatik. Argazkia: EFE
Abisu horia ezarriko dute Bizkaian euriteengatik. Argazkia: EFE
Abisu horia ezarriko dute Bizkaian euriteengatik. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du datorren astelehenean, Bizkaian, prezipitazio iraunkorrengatik; izan ere, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezke Kantauri isurialdeko zenbait tokitan. Bizkaiko mendebaldean, hain zuzen, 60 eta 80 l/m2 artean pilatzea espero da.

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, prezipitazio ahulak izango dira orokorrean, baina Kantauri isurialdeko zenbait gunetan, batez ere kostaldean eta mendebaldean, indartsuak, iraunkorrak eta oso ugariak izatea espero da.

Haizeagatik ere abisu horia ezarriko da 03:00etatik 15:00etara, eta arratsaldean zehar indarra galtzen joango da. Mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendietan. Bestalde, gainontzeko lekuetan, haize-boladak 60-80 km/h-koak izan daitezke.

Era berean, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarriko da egun guztian zehar; izan ere, 4-5 metro arteko olatuak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak