Gizartea -

KORONABIRUSA

2021etik covid-19ak EAEn izan duen intzidentzia tasa txikiena jaso zen joan den astean

Osakidetzak gaur kaleratutako datuen arabera, koronabirusak eragindako hildakoen kopurua ere jaitsi egin da, 17tik 11ra, eta baita, ospitaleratu kopurua ere, 165etik 150era. ZIUn ingresatuta daudenen kopurua da gora egin duen adierazle bakanetakoa, 11tik 15era.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nabarmen egin du behera covid-19aren 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasak azken astebetean EAEn: 100.000 biztanleko 65,6 kasu zenbatu ziren, 2021etik kopururik baxuena. Orotara, 547 koronabirus kasu atzeman dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko asteko datuekin alderatuta, 20 gutxiago.

2023ko urtarrilaren 2tik 8rako asteari dagozkion covid-19aren datuak kaleratu ditu, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta bertan jasotzen denez, koronabirusak eragindako hildakoen kopuruak ere behera egin du azken astebetean, 17tik 11ra, eta covid-19agatik ospitaleratutakoen kopurua ere jaitsi egin da, 165etik 150era. ZIUn ingresatuta daudenen kopurua da gora egin duen adierazle bakanetakoa, 11tik 15era.

Azken zazpi egunotan positibo eman dutenen artean, 368 kasu 60 urtetik gorakoak dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Koronabirusa olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea