Gizartea -

Gertakaria

Hamalau urteko mutiko bat zauritu dute arma zuriz Bilbon izandako borroka batean

10-12 neraberen arteko borrokaldi batean zauritu zuten gaztea hanka batean, Santutxuko Karmelo kalean, ostiralean.

Bilboko bi udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: Infobilbao
Bilboko bi udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: Infobilbao
Bilboko bi udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: Infobilbao

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamalau urteko mutiko bat arma zuriz zauritu zuten eta ospitalera eraman behar izan zuten gazte batzuen arteko borroka baten ostean, ostiralean, Bilboko Santutxu auzoan.

Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 20:40 aldera abisu bat jaso zuten gazte bat zauritu zutela ohartaraziz. Karmelo kalean 10-12 neraberen arteko borrokan zauritu zutela jakin zuten gero.

Agenteek hankan zauria zuen 14 urteko mutikoa aurkitu zuten, eta Basurtuko ospitalera eraman zuten odola zeriola.

Gainera, borrokaldian parte hartu zuten gainerako gazteak, gehienak adingabeak eta batzuk labanak zeramatzatenak, identifikatu eta tutoreen esku utzi zituzten.

Udaltzaingoak baieztatu du biktimak salaketa jarri duela erasoagatik, eta ikerketak irekita jarraitzen zuen atzo.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburua kezkatuta agertu da azkenaldian arma zurien erabilera ugaritu egin delako, eta ohartarazi du "inolako justifikaziorik gabe" agertzen direla gauean dantzalekuetan edo kalean, eta eramaten dituztenek "atera eta erabili" egiten dituztela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak