Gizartea -

Gastronomia

EITBk Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du, bere azken zerbitzuan

Hilario Arbelaitzek bere etxeko ateak ireki dizkigu, jatetxearen azken egunean. Erreportaje osoa ETB1eko eta ETB2ko gaueko albistegietan ikusi ahal izango da.

Hilario Arbelaitz. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Hilario Arbelaitz.
EITB entra en el restaurante Zuberoa en su último servicio; el reportaje, a las 21:00 en Teleberri

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oiartzungo (Gipuzkoa) Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du EITBk, bere azken zerbitzuaren egunean. Hilario Arbelaitzek, Michelin izar baten jabeak, ateak ireki dizkio EITBri behin betiko itxiko dituen egunean.

Erreportaje osoa gaur gauean ikusi ahal izango da Gaur Egun albistegian, 20:00etatik aurrera.

60 pertsonari emango diete zerbitzua Arbelaitzek eta bere taldeak. Beraientzat, etxeko ohiko karta prestatu dute. "Azken unera arte izan nahi dugu Zuberoa, jendeak ezagutu duena", esan digu Arbelaitzek.

Egun berezia da gaurkoa. Ohiko urduritasunaz gain, emozio handia sentitzen ari da Arbelaitz bere azken lan egunean. Amari eskaini nahi dio.

Arbelaitzek urrian iragarri zuen erretiroa hartu eta jatetxe ezaguna itxiko zuela, 52 urteko lanaren ondoren. "Bizitza berri bat ikusteko gogoa ere badugu, nekatuta gaude", onartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Telebistako Programazioa Gaur Egun Euskal jatetxeak