Gizartea -

Gertaera

Butano botilekin betetako kamioi batek eztanda egin du Mutrikun

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, 02:45ean jazo da leherketa, eta bertan aparkatuta zeuden hiru auto kiskali ditu.

Kamioi batek eztanda egin du Mutrikun. Twitterreko bideo batetik hartutako irudia
Kamioi batek eztanda egin du Mutrikun. Twitterreko bideo batetik hartutako irudia
Kamioi batek eztanda egin du Mutrikun. Twitterreko bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza batzuen azpian aparkatuta zegoen kamioi batek su hartu eta eztanda egin du gauerdian Mutrikun. Barruan butano botilak zituen, eta leherketa ikusgarria izan da.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, 02:45ean jazo da eztanda, eta bertan aparkatuta zeuden hiru auto kiskali ditu.

Suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Deba Gaurko azken orduko albistea Mutriku