Gizartea -

San Tomas

Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan, pandemiaren etenaldiaren ostean

20:00etan itxiko dituzte Areatza inguruko 238 etxolak. Era guztietako produktuak erosteko aukera dago bertan.

San Tomas azoka Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
San Tomas azoka Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Milaka pertsona ari dira San Tomas azokaz gozatzen Bilbon

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiak eragindako etenaren ondotik, Bilboko San Tomas azoka ospatu da gaur, eta aurten, 137 ekoizlek bete dituzte Areatza inguruko 238 etxolak.

Bisubi sukaldarien fundazioarekin lankidetzan, 5000 babarrun anoa jarri dituzte salgai, eta bildutako dirua Aspanovas minbizia duten ume eta nerabeen gurasoen Bizkaiko elkartera bideratuko da. Halaber, azokan bertan erositako produktuekin egindako pintxo originalak eta Balmasedako benetako putxera bat jarri dituzte enkantean.

Areatza inguruko 238 etxolatan, era guztietako produktuak erosteko aukera izan da. 10 kategoriatan banatu dituzte produktuak: haragia eta deribatuak, 8 ekoizle; kontserbak, 17 ekoizle; frutak, 5 ekoizle; barazki edo ortuariak, 13 ekoizle; esnea eta esnekiak, 22 ekoizle; eztia, 9 ekoizle; ogia eta pastelak, 21 ekoizle; landareak, 3 ekoizle; sagardoa eta txakolina, 19 ekoizle; eta askotarikoak, 4.

Gainera, produkturik (frutak, barazkiak, gazta, eztia, ogia, txakolina, sagardoa) eta posturik onenak saritzeko lehiaketak egin dituzte. Era berean, BBK-k belaunaldi erreleboa saritzen jarraitu du, ekoizle gazteenari saria emanez, baita emakume baserritarrari sari berezia ere.

Azoka 09:00etatik 20:00etara bitartean egingo da. Pandemiaren aurreko azken edizioan egin zen bezala, postuek eta txosnek edalontzi berrerabilgarriak eta poltsa biodegradagarriak erabiliko dituzte.

Bestalde, jai eremura iristeko, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileek. Aurten, halere, greba deitu dute Bizkaibusen San Tomas egunarekin bat eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo San Tomas Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Azokak