Gizartea -
Istripua
Motor gidari bat larri zauritu da Iruñeko ingurabidean, zirkulazio istripuan
Gidatzen ari zen motorrak auto baten aurka talka egin du, asteazkeneko 14:40an.
EITB MEDIA
Motor gidari bat larri zauritu da asteazkenean, 14:40an, PA30 errepideko 0,5. kilometroan, Iruñeko ingurabidean.
Istripua Noaingo inguruan izan da. Motor batek eta auto batek talka egin dute, elkarren aurka, Guardia Zibilak jakitera eman duenez (Guardia Zibilak hartu du bere gain istripua).
Motor gidaria, 34 urteko gizonezkoa bera, Noaingo bizilaguna, larri zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Auto ilarak izan dira istripua jaz den puntuan, gutxi gorabehera kilometro batekoak; Guardia Zibileko agenteek arautu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea