Gizartea -

AUZITEGIAK

Epaileak atzera bota ditu Basurtuko bihotz kirurgia sailaren lekualdaketaz Jaurlaritzak jarritako helegiteak

Bere aldetik, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreratu du epai bidean aurrera egingo dutela, eta gaur kaleratutako ebazpenari helegitea jarriko diotela EAEko Auzitegi Nagusian.

Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitaleko (Bilbo) Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua ixtea eta bertako langileak Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eramateko proiektua behin-behinean geldiaraztea erabaki zuen joan den azaroaren 4an Arabako Auzitegiak, eta gaur berretsi egin du erabaki hori, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak jarritako helegiteak atzera botata.

Gaur kaleratutako autoan, epaileak dio lekualdatzeak behin-behinean etenda jarraituko duela, eta joan den asteko argudio berak erabili ditu arrazoitzeko. Hau da, "premiazko eta kautelazko etete" hori indarrean egongo da auziaren inguruko erabakia hartzen den bitartean. Hala egin ezean, "kalte konponezinak egongo lirateke errekurtsoa jarri dutenentzat, baita hirugarrenentzat (pazienteak) ere".

Halaber, epailearen arabera, zerbitzua "itxi eta desegiten bada, izateari uzten zaio" eta azkenean, epaia irmo bilakatzen bada, "zerotik berriro martxan jartzea ezinezkoa izango da". "Egoera juridiko itzulezinak sortuko lirateke, eta epaia ez litzateke eraginkorra izango", adierazi du.

Orain, Osasun Sailak 15 eguneko epea izango du, hala nahi izatera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian gaur kaleratutako ebazpenaren aurkako helegiteak aurkezteko. Bide hori hartuz gero, erakunde horrek ebazpena kaleratutakoan, beste epe bat zabalduko litzateke, kasu horretan, Basurtu Bizirik plataformak helegitea aurkeztu ahal izango lukeena. Agertoki horrekin, 2023ko urtarrilera arte luzatu daiteke prozesua.

Hortik aurrera, betiere behin-behineko etenaldiak indarrean jarraituko balu, epaiketa abiatzeko aukera legoke Gasteizko bigarren Auzitegian.

Bere aldetik, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreratu du epai bidean aurrera egingo dutela, eta gaur kaleratutako ebazpenari helegitea jarriko diotela EAEko Auzitegi Nagusian.

Horren hitzetan, oraingoz, etenda geratuko da lekualdatze prozesua, epailearen erabakia bete egingo dutelako, baina epaitegietako bideari ez diote uko egingo, "herritarrei zerbitzu hobea" eskaintzea baita Osakidetzak hartutako erabakien helburua.

Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira joko du Basurtuko bihotz-kirurgia sailaren lekualdatzearen auzian
Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira joko du Basurtuko bihotz-kirurgia sailaren lekualdatzearen auzian
Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira joko du Basurtuko bihotz-kirurgia sailaren lekualdatzearen auzian

0:52
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea