Gizartea -
OSASUN ALERTA
Sei markatako fruitu lehorretan metalezko partikulak atzeman dituztela ohartarazi dute
Guztira, bederatzi lote dira: Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA, Eagle eta Eroski marketako almendrak, kakahueteak eta "cocktail" direlakoak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AESAN Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak ohartarazi du metalezko partikula arraroak atzeman dituztela Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA, Eagle eta Eroski marketako fruitu lehorretan.
Zehazki, almendra, kakahuete eta "cocktail" direlakoen bederatzi lotetan aurkitu dituzte irregulartasunak.
Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA eta Eagle marketako produktuen kontsumo lehenetsiaren data 2023ko uztailaren 20a da.
Hala ere, azken marka horrek metalezko partikula arrotzak dituzten beste produktu batzuk ere baditu. Kasu horietan kontsumo lehenetsiaren data 2023ko apirilaren 6a, 9a eta uztailaren 1a dira.
Eroski markako produktuaren kasuan, kakahuete frijituak eztiarekin (100 gramo), kontsumo lehenetsiaren data maiatzaren 25a da.
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak aipaturiko produktu horiek ez kontsumitzea eta saltokira itzultzea gomendatu du.