Gizartea -

Ertzaintza

Emakume bat hil da Igeldotik gertu, Donostian, uretatik atera ostean

Emakumea konorterik gabe eraman dute Donostiako portura, eta osasun zerbitzuak suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak emakume bat uretatik atera du gaur Donostian, Igeldotik gertu dagoen itsas eremu batean. Emakumea Donostiako portura eraman dute, eta bertan, erreanimazio maniobrak egin dizkiote, baina hil egin da.

Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, 12:00ak aldera, Ertzaintzako salbamendu zerbitzuek eta Donostiako suhiltzaileek emakume bat uretatik atera dute Tximistarriko kalaren parean, kayak batean zihoan pertsona batek pertsona bat uretan aurkitu dutela jakinarazi ostean.

Emakumea konorterik gabe eraman dute Donostiako portura, eta osasun zerbitzuak suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Igeldo