Gizartea -

ARABA

Gaur hasiko da Sansohetan adingabeei sexu abusuak egitea egotzita auzipetutako 10 pertsonen kontrako epaiketa

Ustelkeria, sexu abusua, adingabekoei pornografia erakustea eta osasun publikoaren aurkako delituak leporatzen zaizkie akusatuei. Fiskaltzak 200 urte baino gehiagoko kartzela zigorra eskatzen du.

Sansohetako zentroa EITB Mediaren artxiboko argazki batean.
Sansohetako zentroa EITB Mediaren artxiboko argazki batean.
Bihar abiatuko da Sansoheta kasuaren epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian

01:30

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, astelehena, hasiko da Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean Sansohetako zentroan zeuden hainbat adin txikikori sexu abusuak egiteagatik auzipetutako 10 pertsonen aurkako epaiketa.

Fiskaltzak 200 urte baino gehiagoko kartzela zigorra eskatzen du akusatu guztientzat; ustelkeria, sexu abusua, adingabekoei pornografia erakustea eta osasun publikoaren aurkako delituak leporatzen dizkie. Arabako Foru Aldundia eta Clara Campoamor elkartea herri-akusazio gisa aurkeztu dira.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gutxienez 2 akusatuk akordioa lortu dute Fiskaltzarekin, errua onartu eta zigorra txikitzeko.

Aurreikusitakoaren arabera, gaur, auzitegiak akusatuen deklarazioa entzungo du, eta bihar ez da saiorik izango.

Asteazkenean eta ostegunean, biktimek deklaratuko dute, eta ateak itxita egingo dira saio horiek. Ostiralean, berriz, kasuaren ikerketan parte harte hartu zuten ertzainen txanda izango da.

Azkenik, astelehenean (urriak 3), perituek euren txostenak azalduko dituzte, eta baita auzian aurkeztu diren aldeek ere.

Arabako Foru Aldundia akusazio partikular gisa aurkeztuko da prozesu judizialean.

2016ko azaroan publiko egin zen Ertzaintza gizon batzuk ikertzen ari zela Aldundiaren tutoretzapean zeuden adingabeekin sexu harremanak izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Eraso sexualak gaur Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak