Gizartea -

ARTEA

Bilboko Arte Ederren Museoa doan izango da astelehenetik aurrera

Museoaren jarduera publikoa eraikin zaharrera aldatuko da. Eraikinerako sarrera Euskadi plazatik izango da.

Museoko eraikin zaharra. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Museoko eraikin zaharra. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Museoko eraikin zaharra. Artxiboko argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arte Ederren Museoaren sarrera dohainik izango da astelehenetik (irailaren 26tik) aurrera, eraikina handitzeko lanek irauten duten bitartean.

Astelehenean, museoaren jarduera eraikin zaharrera eramango da, eta bertan erakutsiko dituzte museoko bildumak, erakusketa proposamen batzuez eta horiei atxikitako jarduerez gain.

Ondorioz, eraikin zaharrean kokatuko da museoaren sarbidea, Euskadi plazaren aurrean.

Museoa astelehenetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta igandeetan, aldiz, 10:00etatik 15:00etara. Astearteetan itxita egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaia Artea Gizartea Albisteak Gaur Kultura Gaurko azken ordukoa Bilboko Arte Ederren Museoa azken ordukoa