Gizartea -

Natura

Zikoinek Noaingo aireportua hartu dute

Ohi baino zikoina gehiago ikusi dira Noainen eta Taxoare inguruan, eta irudi bitxiak utzi dituzte.

Zikoinak Noaingo aireportuko kontrol dorrean. Argazkia: Eduardo Buxens (Diario de Navarra)
Zikoinak Noaingo aireportuko kontrol dorrean.
Zikoinak Noaingo aireportuko kontrol dorrean. Argazkia: Eduardo Buxens (Diario de Navarra)

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ohikoa da abuztuan zikoinak, Afrikarako bidean, Euskal Herriko zeruetan ikustea. Hilabete hotzenak Ekuadorretik gertuago igaro nahi dituzte, eta Iparraldetik Hegoalderako bidaia Nafarroatik egiten dute.

Oraingoan, ordea, ohi baino zikoina gehiago ikusi dira Noainen eta Taxoare inguruan. Ekaitzagatik babestu nahian edo, geldialdia egin dute Nafarroako aireportuko dorrean eta bi udalerriak lotzen dituen errepideko kale-argietan, Diario de Navarra-ko Eduardo Buxens eta Irati Aizpuruaren argazkietan ondo ikus daitekeenez. Irudi bitxia utzi dute.

Zikoinak Taxoaren. Argazkia: Irati Aizpurua (Diario de Navarra)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Animaliak albisteak Noain albisteak Iruñeko aireportua albisteak