Gizartea -

AIREPORTUAK

Ryanair aire-konpainiako tripulazioaren hirugarren greba hasi da

Greba hurrengo urteko urtarrilera arte luzatuko da. Lanuzteak 24 ordukoak izango dira astelehenetik ostegunera, eta lehenengo bi asteek eragina izango dute 1,04 milioi bidaiarirengan.

Ryanairreko hegazkin bat Forondan EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Ryanairreko hegazkin bat Forondan EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Ryanairreko hegazkin bat Forondan EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair aire-konpainiako tripulazioak astelehen honetan hasi du uda honetan egingo duen hirugarren greba, eta hurrengo urteko urtarrilaren 7ra arte luzatuko da.

USO eta Sitcpla sindikatuek 1.600 langile deitu dituzte astelehenetik ostegunera 24 orduko lanuzteak egitera. Grebaren lehen bi asteek 1,04 milioi bidaiari kaltetuko dituzte, egunean, 130.600 pertsona gutxi gorabehera.

Greba 2023ko urtarrilera luzatuko da, eta abuztuan eta Gabonetan eragin handia izango du, izan ere, horiek dira urtean bidaiari gehien izaten dituzten aldiak.

Lanuzteetarako, Garraio ministerioak % 68 eta % 85 arteko zerbitzu minimoak ezarri ditu irletatik etorri edo horietara doazen hegaldi nazionaletan. Zerbitzu horiek % 36 eta % 60 artekoak izango dira penintsulako hegaldietan, garraio publikoa erabiltzekotan desplazamendu hori 5 ordukoa edo gehiagokoa denean, eta nazioarteko hegaldietan.

Ryanairreko tripulazioko langileek lanuzteak egin zituzten ekainean eta uztailean, Europako aireportu nagusienetan kaosa nagusi den unean. Horregatik, OCUk zenbait aholku eman ditu, hegaldi batean gorabeheraren bat pairatu duten erabiltzaileei zuzenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Grebak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Foronda albisteak Sindikatuen azken ordukoa Hondarribiko aireportua albisteak Iruñeko aireportua gaur