Gizartea -
ARABA
Bi emakumek ziztada bana jaso dutela salatu dute Gasteizen
Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean. Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute.
EITB MEDIA
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi emakumek ziztada bana jaso dute goizaldeko ordu txikietan, Gasteiz erdiguneko diskoteka batean.
Ziztada bat sentitu dutela eta ondoezik sentitu direla azaldu dute. Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean.
Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute, eta oraingoz ez dago salaketa ofizialik, iturri berberek jakinarazi dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea