Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Iruñean emakume bat sexualki jazartzeagatik
3.825 pertsona igaro dira Iruñeko Udalak Gazteluko plazan uztailaren 5etik 6ra antolatutako eraso sexistei buruzko informazio gunetik.
EITB Media
Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, emakume bati ukituak egiteagatik salatua izan ostean.
Iruñeko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu du kasua guardiako eginkizunetan.
Bestalde, Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 5etik 6ra bitartean, 3.825 pertsonak bisitatu dute Gazteluko plazan Iruñeko Udalak jarritako eraso sexisten biktimei informazioa, sentsibilizazioa eta laguntza emateko gunea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea