Gizartea -

Bizkaiko garraiobide publikoa

Ostiraletan gaueko zerbitzua eskainiko du Bilboko metroak irailaren 30era arte

Ekainaren 1etik uda amaierara arte, larunbat eta jai bezperatan ez ezik, ostiraletan ere gau guztian egongo dira trenak.

Ostiral gauetan metroa egongo da ekainaren 1etik irailaren 30era. Argazkia: EITB Media
Ostiral gauetan metroa egongo da ekainaren 1etik irailaren 30era.
Ostiral gauetan metroa egongo da ekainaren 1etik irailaren 30era. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik hasita, Bilboko metroak gaueko zerbitzua eskaintzeari ekingo dio ostiraletan. Ikasturtean zehar, larunbat eta jai bezperatan daude trenak gauez, baina ekainean ostiraletan ere eskaintzen da zerbitzua.

Hala, 1. linean (Etxebarri-Plentzia) eta 2. linean (Basauri-Kabiezes) ohiko maiztasunekin ibiliko dira trenak ostiral, larunbat eta jai bezperetan irailaren 30era arte.

Uztailaren 1ean, berriz, udako ordutegia abiatuko du Metro Bilbaok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak