Gizartea -
nafarroa
Emakume gazte bat larri zauritu da trafiko istripu batean, Cadreitan
Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dute 19 urteko gidaria.
agentziak | eitb media
Azkoiengo (Nafarroa) 19 urteko gidari batek zauri larriak jasan ditu larunbat goizaldean N-134 errepidean gertatutako trafiko istripu batean, Cadreitako udal-barrutian.
N-134 errepideko 24,100 kilometroan izan da. Nafarroako Guardia Zibilak ohar batean jakinarazi duenez, gaztea gidatzen ari zen autoa bidetik atera da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak bitarteko.
Anbulantzia bat bertaratu da istripuaren tokira eta, osasun langileek biktima larrialdiz artatu ondoren, Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dute.
Nafarroako Suhiltzaileek eta errepideko mantenu-zerbitzuko langileek hartu dute parte sorospen lanetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea