Gizartea -

IBILALDIA 2022

Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Abusun Ibilaldia

Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du Ibilaldiaren 44. edizioa. Indarberriturik itzuli da aurten Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.

Ibilaldiaren aurkezpena. Argazkia: Ibilaldia
Ibilaldiaren aurkezpena.
Ibilaldiaren aurkezpena. Argazkia: Ibilaldia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo Ibilaldia Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du, eta datorren maiatzaren 29an egingo dute, Erro, harri, har lelopean. Familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango da.

Iaz, osasun-neurriak tarteko, ez zen ohiko ibilbiderik izan, baina edizio berriak bere erroari eutsi dio. Bilboko Abusu auzoa inguratzen duen 4,2 kilometroko ibilbidea izango da aurten, "auzoari begira dagoen ikastola irudikatu nahian".

Abesti batekin batera aurkeztu dute edizioa. Onintza Enbeitia kazetari eta bertsolariak sortu du, leloa abiapuntu harturik. Iker Villa, La Basu, Afrika Bibang eta Yogurinha Borova artistek jarri diote ahotsa kantari. Bideoklipa ere egin dute, Mikel Clementek zuzenduta.

Euskal Herriko hainbat lekutatik joandako jendetza hartuko du Abusuk maiatzaren 29an. Auzora heltzeko garraio publikoa erabiltzeko eskatu du Ibilaldia Elkarteak, errazagoa eta erosoagoa izango baita. Metro Bilbao, EuskoTren, Renfe eta BilboBus enpresek zerbitzu bereziak antolatu dituzte igande horretarako.

Egitaraua

Elkarlanari esker, musika, jokoak, ikuskizunak, kirola, dantza, ipuinak... izango dituzte bueltan aurtengo Ibilaldian. Egitaraua lau guneetan banatu dute: Ikastola (Abusu ikastola), Erro (Ibaieder parkea), Harri (Ollargan) eta Har (Montefuerte). Ibilbidearen hasierako ekitaldia 10:00etan izango da, ikastolan. Bertan, Abusu ikastolak lekukoa pasatuko dio 2023ko Ibilaldiko antolatzaileari, Ondarroako Zubi Zahar ikastolari.

1. gunea: Ikastola

10:30-11:30 Erronka proba

12:00-12:45 Ipuin kontalaria

13:30-14:15 Imanol Ituiño magoa

15:00-15:45 Yogurinha Borova

16:30-18:00 Aiko

2. gunea: Erro (Ibaieder parkea)

10:30-11:00 Abusuko abesbatza

11:30-12:15 Bokabits

13:00-13:30 Afrika Bibang

14:15-15:00 Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek

15:30-16:15 Disko txantxa

17:00-18:00 Go!azen

3. gunea: Harri (Ollargan)

11:00-11:15 Bolintxu dantza taldea

12:00-12:15 Etorkizuna musikatan

13:00-13:30 Herri kirolak

14:00-14:45 Kai Nakai

15:30-16:15 Itziarren semeak

17:00-18:00 Oxabi

4. gunea: Har (Montefuerte)

11:15-11:45 Dantza tailerra

12:30-13:15 Garilak 26

14:00-14:45 Modus Operandi

15:30-16:15 Str

17:00-18:00 Dj Bull

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Ibilaldia 2024 Bilbo berriak Bizkaia Gizartea Gaurko titularrak Albisteak