Gizartea -

Trafikoa

Sei ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin

Talkan pertsona bat arin zauritu da N-637 errepidean, Sondikan. Goiz korapilatsuaren ondotik, 10:30erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.

Artatzako errepideko trafikoan ere eragina izan du Sondikako istripuak. Argazkia: Trafiko
Artatzako errepideko trafikoan ere eragina izan du Sondikako istripuak.
Goiz korapilatsua Txorierriko korridorean, sei ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz

0:39

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei autoren arteko istripu batek 5 kilometroko auto-ilarak eragin ditu N-637 errepidean, Sondikan (Bizkaia). Talkaren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dute.

Sei autok talka egin dute Txorierriko korridorean, Galdakaorako noranzkoan, eta 5 kilometroko auto-ilarak sortu dira norabide berean, Erandioko Arrontegi zubitik Sondikara, baita trafiko arinagoa ere Artatzako errepidean, Leioan, eta A-8an, Barakaldo parean.

10:30erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.

Gainera, N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa), bi autoren arteko talkak 5 kilometroko auto-ilarak eragin ditu, Irunerako noranzkoan. Dagoeneko konponduta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak A-8 Autobidea Sondika Txorierriko igarobidea