Gizartea -

Ikerketa

Bilboko lau gizonen heriotzarekin lotuta egon litekeen susmagarria 20-30 urte arteko mutil bat da

Antza, ustezko hiltzailea Internet bidez jarri zen harremanetan biktimekin eta, droga eman ostean, banketxeko datuak lortu zituen.

Ertzain bat ordenagailuan lanean. Argazkia: EITB MEDIA
Ertzain bat ordenagailuan lanean
Bilboko lau gizonen heriotzarekin lotuta egon litekeen susmagarria 20-30 urte arteko mutil bat da

1:35

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 20 eta 30 urte arteko gizon bat bilatzen ari da, Bilbon ustez izandako lau hilketarekin zerikusia duelakoan, EITB Mediak jakin duenez. Gizonezkoa identifikatu du Poliziak, baina oraindik haren bila dabil. Balizko biktima guztiak gizonak dira, eta hasieran heriotza naturaltzat jo baziren ere, hilketak izan daitezkeela uste da orain.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, urrian 43 urteko gizon ondarroar bat hil ondoren norbaitek hildakoaren dirua bankutik atera zuela ohartu ziren senideak. Bilbon bizi eta musika irakaslea zen, eta Zazpikaleetako bere etxean aurkitu zuten hilik.

Antza denez, bilatzen ari diren gizona Internet bidez, homosexualen aplikazio baten bitartez, jarri omen zen harremanetan biktimarekin eta, droga eman ostean -extasi likidoa autopsiaren arabera-, banketxeko datuak lortu zituen, eta dirua lapurtu. Ertzaintzak, gertatutakoaren ustezko egilea identifikatu ondoren, gizona topatzeko bilaketa hasi du.

Horrez gain, ikerketa abiatuta, Ertzaintzak heriotza hau Bilbon izan diren beste kasu batzuekin lotu ditu. Hasieran, heriotza naturalak ziruditen, baina baliteke hilketa kasuak izatea, hori dela eta, beste hiru lagunen kasuak ikertzen ari dira, denak Bilbon gertatutakoak. Heriotzak iraila eta urria bitartean gertatu ziren.

Ikerketan oso garrantzitsua izan da gizon baten testigantza. Abenduan ihes egin zuen erasotzailearen eskuetatik, eta auzotarrei laguntza eskatu zien.

Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da
Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da
Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da

1:5
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Krimenak azken ordukoa Lea-Artibai eskualdea