Gizartea -
HERIOTZA
25 urteko mutil bat itota hil da Donostiako udal igerileku batean
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, atzo iluntzean izan zen ezbeharra, Aiete auzoko Etxadi polikiroldegiko igerilekuan. Antza, apneak egiten ari zen gizonezkoa.
EITB MEDIA
25 urteko mutil bat itota hil zen atzo Donostiako Etxadi kiroldegiko igerilekuan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra, 21:30 inguruan. Antza, igeriketa eta apnea ariketak egiten ari zen gaztea, eta bertan zegoen sorosle bat ohartu zen ez zela mugitzen.
Abisua jaso ondoren, SOS Deiak larrialdi-zerbitzuetako langileak bertatu ziren, baina ez zuen lortu gaztea suspertzea.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea